XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Maikila, aspalditxo hartan zegoen auzoko neska batetaz txit prendatua, baina honek klarki hitzegin zion: - Hire eskua handiegia dik nire sorbaldak.
-
Ni guztira naun ba ondroso egina.
Pikardioz, neskak gauza denak pentsatu zituen, baina aukera-aukeran nahiago zuen beste bat.
Nolanahi ere ba, eta izanik etxekoneko maiorra Maikila baino perilau makurragoa neskekiko harremanei buruz, sekulako kitzika likiskoiak leziatzen zizkion Gerroko mutilari; baina honek haren ezer gutxi hartzen zuen kontutan.
Hurrengo uztan, andregaia bilatzeko aitzakiatan Nafarroako Sakanera ere jo zuen igitara, baina Araba eta Nafarroako mugatik nahiz alde batera nahiz bestera ezagunegi zen Maikila, eta neska denek, izuka huts, alderatzen zuten.
Neguterako berriz, artzain batzurekin Bizkaira joan zen eta, azkenean,
Guztira, hamar neska gazte zeuden etxe hartan nor baino nor ederragoak.
Denak gilikatu zituen Maikila maitatzeko irrikiak.
- Gera zaitez hemen guztiokin! - erregu egin zioten hiru neskix gazteenek hurrena.
- Jesus, Jauna! - zerion amari bere alabei zelako gauza aditu eta errosarioarekin Aitaren egiten zuen bitartean.
Baina Maikila ordea, umoreko bezain serio mintzatu zitzaien: - Ez; hamarrekoa osorik askotxo
- Gera zaitez, arren! - Ezetz esan dut, neskaok!